psikologia
transfeminista
Emuna Aüka gara eta zeure burua ezagutzeko prozesuan epairik gabe entzuna izateko eta gure bidelaguntza jasotzeko gune bat eskaintzen dizugu. Osasunaren begirada integral batetik, eguneroko zailtasun emozionaletan zure autonomia eta ongizatea sustatuko dituzten tresnak erraztuko dizkizugu.
Zure egunerokoan bizi dituzun antsietate, estres, ondoez, frustrazio edota blokeo maila eta bizitza-erritmoa jaitsi nahi baduzu, gauzei aurre egiteko modu berriak ezagutu edota sormena eta ongizatea sustatuko dituzten emozio- eta gorputz-tresnak garatzea gustatuko balitzaizu edo bidelaguntza psikologikoa zein garapen emozionalerako eta autoezagutzarako gune bat behar baduzu, osasunaren ikuspegi transfeminista eta integral batetik.
gune seguru bat
Hemen epairik gabeko gune bat aurkituko duzu zuretzat, gertatzen zaizuna ulertzen lagunduko dizuna eta zure buruarekin konektatzeko eta ezagutzeko, emozioak autoerregulatzeko, muga osasuntsuak jartzen ikasteko eta zure inguruarekin hobeto harremandu ahal izateko tresnak eskuratzeko prozesuan lagunduko dizuna.

eraldaketa soziala sustatzea
da gure helburua, gure pentsamendu, desio, emozio eta ekintzen kontzientzia hartuz eta gure erabakien erantzule eginez.
BIDELAGUNTZA PSIKOLOGIKOA
Gure barne-funtzionamenduaz jabetzeko (sentimenduak, pentsamenduak, jokabide-ereduak) eta bizi-kalitate hobea lortzeko autoerregulazioa eta ahalduntzea sustatuko duten egokitze-tresnak eskuratzeko.
Banakako saioak aurrez aurre eta online.
TAILERRAK ETA FORMAKUNTZAK TALDEAN
Zailtasun pertsonal eta sozialei emoziotik, gorputzetik eta ikuspegi intersekzionaletik aurre egiteko estrategia osasungarriak sustatzeko.
Taldeko saioak aurrez aurre.